martes, 27 de septiembre de 2016

Zer da Flipped Classroom?




Irakasle guztiok badakigu ikasle batzuei asko kostatzen zaiela arreta mantentzea irakasleak azalpen orokorrak ematen dizkionean klase osoari. Azalpen horiek galdu edo ulertu ez dutenei zaila egingo zaie gero gelako eta etxerako ariketak egitea, eta pixkanaka-pixkanaka haria galtzen dute

Flipped Classroom metodologia berria da eta hezkuntza tradizionalari “buelta” ematen dio. Hau da, azalpen teorikoak gelatik kanpo egiten dira, betiko etxerako lanei ekiteko gela barruan.


Ikaslea bihurtzen da bere ikasketa prozesuaren arduradun, lana bere erritmora egokituz. Irakaslearen papera erabat aldatzen da gidari laguntzaile bihurtuta.

Flipped Classroom metodologiak IKTetan sostengatzen da, irakasleak bideotutoriak prestatzen ditu azalpen teorikoekin ikasleek etxean ikus ditzaten, horiekin ikasleek beraien apunteak prestatzen dituzte eta ariketa sinpleren bat egin dezakete. Hurrengo egunean ikasgelan zalantzak argitzen dira kontzeptu berriak finkatuz, eta denbora hobeto aprobetxatzen da talde lana egiteko.

Flipped Classroom inguruan gehiago ikasteko tailer bat opatuko dugu urriaren 20an B06ko Jardunaldietan. Apunta zaitez!

Bisitatu prestatu dugun sitea Tailerrerako: Flipped Ikasgela

lunes, 26 de septiembre de 2016

Google Clasroom Lehen Hezkuntzan

Classroom Google Apps-ek hezkuntzarako opatzen dituen erremintatariko bat dugu, irakasleak atazak sortu eta ikasleen lanak jasotzeko ingurune segurua ematen duena.

Aplikazio honek irakasleari laguntzen dio bere denbora optimizatzen, besteren artean, ataza bakoitzeko eta ikasle bakoitzarentzako drive karpeta bana sortzen du, automatikoki. Ikasleentzako lanak ere automatikoki kopia daitezke… errutinazko lan hauetan laguntza opatzen duenez, irakaslea zentratu daiteke edukien sorreran.

Ikasleentzat ere abantailak ditu, beti begi bistan daukate egin beharreko lanak, eta haien jarraipena egin dezakete, irakasleen oharrak eta materialak eskuratu, dena oso era ordenatuan eta paperik erabili gabe.

Kukullaga HLHIn hasiak dira baliabide hau erabiltzen eta euren esperientzia gurekin partekatuko dute datorren urriaren 20ko saioan. Denontzat oso interesgarria eta probetxugarria izango da.

viernes, 9 de septiembre de 2016

Konpetentzia digitalean sakontzen...



Iaz gure Jardunaldietan hasi ginen Konpetentzia digitalaz hitz egiten: eremu digitalean zertan izan behar dira gure ikasleak konpetenteak eta guk geuk ere.
Agian argiago daukagu zer lortu beyar dugun baaina hori guztia zelan egiten da? Zelan planteatu ahal da ikastetxe batean holako erronka bat? Eta geletan? Eta gure bizitzan? Batzutan irakasleok laguntza behar dugu (irizpideak, baliabideak, orientabideak...)

Hori guztia argitzeko, edo horretaz hausnarketa egiteko, aurten Jordi Adell izango dugu gurekin, urriaren 19an. Aparteko aukera izango da gaian hain aditua den pertsona batekin saio bat partekatzea.

Bitartean, zerbait aurreratu ahal baduzue, hona hemen Jordi Adellen web orrian topatu ahal dituzuen hainbat artikulu eta argitalpenak.

Hurrengo egunean, urriaren 20an, beti bezala zuek izango zarete protagonistak. Goiz osoko saio bat izango dugu esperientziak erakusteko eta taillerretan parte hartzeko.

Guztiak zaudete gonbidatuta! Apunta zaitezte!

.