miércoles, 19 de octubre de 2016

INTERNETEN NABIGATU ALA ITO? Informazioaren kudeaketarako Tailerra

Interneten zelan bilatu, hautatu, zailkatu eta partekatu informazioa?
Honetan interesatuta bazagoz etor zaitez Tailer honetara.


Sartu Tailerraren web orrian eta arakatu. Tailerrean landutakoa baino askoz gehiago topatuko duzu.

lunes, 17 de octubre de 2016

BETIKO IPUIN BAT BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK ERABILIZ: HPBKO ESPERIENTZIA BAT HAUR HEZKUNTZAN.

                             Resultado de imagen de pizarra digital educacion infantil
              
    Ikasle batek dituen behar bereziak  kontuan izanik, ikasle guztiekin lan egiteko tailerra eraikitzen joan ziren Kareaga Goikoa HLHIko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan. Tailer honetan baliabide digitalen erabilpenak protagonismo handia izan zuen . Hizkuntza Gaitasuna landu zen  tailerrean ikasturtean zehar astean behineko saioan eta baliabide digitalak uztartuta egon ziren hasieratik.  Azkenean betiko ipuin baten moldaketa ekoiztu zuten denen artean eta partekatu  ere,  komunitate guztiarekin.Yolanda Marcos PTak kontatuko digu Matxalen Mejias logopedarekin batera egindako esperientzia bikain hau.                                             

               ANIMATU ZAITEZ!!

HAUR HEZKUNTZAKO UMEAK PROGRAMATZEN


URDANETA IKASTETXEA




Makina eta errobotak  zineman,  literaturan, komikietan, marrazki bizidunetan…  orain dela urte asko agertu ziren.
Orain, bizi garen gizartean leku guztietan daude  guri  laguntzeko zein  lagunarte atsegin bezala.
Nahiz eta batzuentzat  oraindik etorkizuneko gauzak izan,  ezinbesteko da ikasketa prozesuan tresna oso baliogarria izan litezkela.  
Urdaneta ikastetxean, batxillergoko ikasleek  Haur Hezkuntzakoei  erakutsi  zieten robotak zer ziren, zertarako erabili litezkeen eta zer desberdinak izan litezkeen.
Interesa sortu zen umeengan eta  jolas batzuk erabiliz  Tablet-ekin nola programatu  erakutsi zieten.
Pasa den ikasturtean Haur Hezkuntzatik Batxillergora  Zientza eta Teknologia Proeiktuan  parte hartu  zuten  programazio hizkuntzaren hastapenak eta makina errezak nola funtzionatzen duten  irakasten.
Haur Hezkuntzako umeek Bee robota maneiatzen ikasten hasi ziren, eta honekin esperimentatzen haien ikasketa prozesuaren protagonista bihurtu ziren.



domingo, 16 de octubre de 2016

Jose Etxegarai Eskolan "Musikaz blai"


Etxegarai Eskolako IKT dinamizatzailea eta musika irakaslea den Juanma Salazar izango dugu gurekin Jardunaldietan.
Juanma bere ikastetxean IKten erabileraren bultzatzailea izateaz gain, musika arloan baliabide digitalen izugarrizko txokoa  osatu du eta guztiokin partekatzeko prest dago. Mila esker, Juanma, zure eskuzabaltasunagatik.
Bere web orrian ikusiko duzuenez, Juanmak mota desberdinetako tresna eta baliabide digitalak erabiltzen ditu gelan ikasleekin, haien artean web orriak sortzeko Wix editorea. Aplikazio hau eta bere txokoa aurkeztuko digu Jardunaldietan.
Etor zaitezte berarekin eta gurekin Musikaz blaitzera!


jueves, 13 de octubre de 2016

FOR Project (Erasmus+ ) Urbi Institutuan



Urbi Institutua  Erasmus + Europako proiektu bat, FOR izenarekin, garatzen eta koordinatzen ari da. FOR hitza Finding our Roots akronimoa da,  “gure sustraien bila” euskeraz- Proiektu hori Latina eta Greziera ikasten  dituzten 4. DBH eta Batxilergoko ikasleek garatzen dute beste bi europar institutukoekin batera – bata, Italian eta bestea, Grezian –. Hiru ikastetxe horietako ikasleek haien herrien landareen izenak, botanikarekin lotutako erro grekoak eta latindarrak eta mitologia  partaideen hizkuntzetan (euskara, gaztelania,ingelesa, italiera, greziera) lantzen dituzte eta  haien lanak, ikerketak eta erregistroak ingelesez partekatzen dituzte IKT baliabideak erabiliz. Egin behar izan dituzten atazen artean, glosario birtuala,  landare morfologiari buruzkoa,  landare mitologikoen hiztegi birtuala, gymkhana mitologikoa, lorategi mitologikoa, avatarrak…  aipatu ahal dira. Horretarako hainbat plataforma eta aplikazio erabili izan dituzte. Proiektuarekin loturiko plataformak kontsultatu ahal dira:  FOR proiektuaren wiki-a,  FOR proiektuaren bloga, FOR eTwinning plataforma, Facebook kontua eta You Tubeko kanala. Bestetik, hiru eskola truke burutu dira (Castellammare di Stabia (2015eko azaroak 28 - abenduak 5), Atenas (2016ko otsailak 25 - martxoak 3) eta Basauri (2016ko apirilak 9 - 16).
Proiektu honen bidez oinarrizko disziplinarteko konpetentzia batzuk indartzeaz gain (Hizkuntzakomunikaziorako konpetentzia: Hizkuntzak eta Literatura, Arterako konpetentzia eta Zientziarako konpetentzia: Naturazientziak) zeharkako konpetentzia batzuk ere garatzen dira: Hizkuntzakomunikaziorako konpetentzia, eta teknologia digital eta mediatikoa erabiltzeko konpetentzia, Ikasten ikasteko konpetentzia, Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia eta  Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia.
Bestalde, proiektu hau ikasle eleanitzei zuzenduta dago, eta konpetentzia metalinguistikoan zein horretatik ondorioztatzen den translanguaging prozesuan oinarritzen da. Hauxe da, erro grekolatindarretatik abiatuta, ikasleek euren hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna erabiltzen dute hiztegi akademikoa zenbait hizkuntzatan (ama-hizkuntzak zein atzerrikoak) garatzeko. Era horretan, hizkuntzen arteko muga zurrunak desagertzen dira, bai eta egoera monodisglosikoa ere. Hala, ikasleek ez dute hizkuntzak banan banan sekula ikasiko, baizik eta euren arteko loturak eta interakzioak aplikatuz.Izan ere, ikasle eleanitzek erro grekolatindarretatik etekin itzela ateratzen dute, botanikarekin lotutako lexiko akademikoa oso erraz bereganatzen dutelako hainbat hizkuntzatan.
Horrez gain,  Urbi Institutuak S.O.M.A. proiektua dela eta, 2014ko abenduan, eTwinning kalitate-zigilu nazionala jaso zuela aipatu egin behar da

Proiektu hauen inguruko informazio zabala eta zehatza proiektuei buruzko gunean aurkitu ahal da. Haien arduradunak Karmele López de Abetxuko eta María Jesús Ramírez dira.


miércoles, 12 de octubre de 2016

Un Radio Club de lectores en el IES Arrigorriaga


Blogetan ibiltzen garenontzat @Hautatzen erreferentzia bat da.  Azkenengo urteetan Marian Calvok hainbat proiektu eta baliabide interesgarri eskeini dizkigu bere blogean. Alde batetik, hezkuntza emozionalaren inguruan, eta beste aldetik, hizkuntza didaktikaren inguruan, 
Blogosferan beti hurbil izan arren, iaztik fisikoki ere oso hurbil daukagu, Arrigorriaga Institutuan, hain zuzuen ere. Hori aprobetxatuz, aurten gure jardunaldietan parte hartzeko eskatu diogu. Zaila izan da, hainbat esperientzien artean, proiektu bat aukeratzea baina azkenean pasa den ikasturtean martxan jarri zuen "Radio Club de Lectores" proiektua aurkezteko erabaki genuen. 
Proiektu honetan, Marianek idatzizko ulermena lantzen du, baina baita mintzamena ere, ikasleek irakurritako liburuari buruz "podcast" batean bere iritzia azaldu behar dutelako. 
Baina ez dugu guk dena kontatuko. Etor zaitez Jardunaldietara berari entzuteko! 

martes, 11 de octubre de 2016

ESKOLAKO IRRATI DIGITALA: TEKNOLOGIA BERRIEN ETA AHOZKOTASUNAREN UZTARRI



Aspaldiko egia da teknologia berriek eskura jarri dizkigutela ez oso aspaldi pentsaezinak ziren eduki multimediak sortzeko baliabideak: argazkiak eraldatu, aldizkariak maketatu, bideoak sortu, audio grabazioak... gauzatu ditzakegu oso modu errezean eta emaitzak, aldiz, kalitate handikoak izaten dira.

Urte batzuk atzera, eskolako irratia erabiltzea gutxi batzuen kontua zen. Alde batetik, egitura garestia zen, emisorea eta antena barne; bestetik, oso hedapen mugatu zuen, gehienetan eskola ingurua edo auzoa hartzen zuen; eta, azkenik, ordutegia zehatz batean, eskola orduetan, baino ezin zen entzun. Gaur egun, ordea, teknologiari esker irauli egin dugu egoera hori: egitura ez da garestia, mikrofono bi eta ordenagailu bat nahikoak ditugu oinarrizko irrati-gela antolatzeko; interneten bidez zabaltzean, mundu osora heda daiteke gure lana; eta irrati profesionalek joera berriena duten gisa, nahierara entzun daiteke.

Halere, eskolako irrati digitalaren balioa ez da teknologien erabilpenera mugatzen. Aitzitik, lanabes ezin aproposagoa dugu ahozkotasuna lantzeko, era formalean zein ez-formalean. Honetaz guztiaz arituko gara hurrengo ostegunean, urriak 20, burutuko dugun mintegian.

Goio Ramos, Ugaoko Herri Ikastetxea

jueves, 6 de octubre de 2016

ELEXALDE BHI: Irakasleen prestakuntza


Orain dela urte batzuk Elexalde  institutora  ordenagailuen dotazioa heldu zen  D.B.H 1. eta 2. mailetako ikasleentzako, irakasleentzako ordenagailuak, eta geletarako arbela digitalak….
Irakasle batzuk teknologia berriak gure lanean erabiltzen hasi ginen
Institutoa, bere kabuz, arbela digital gehiago jartzen joan da geletan eta aurten 50 chromebook erosi ditu eta bi informatika gela berri antolatu.
15/16 ikasturtean formakuntza ikastaro bat antolatu genuen; ikastaro honetan irakasle batzuk azken urteotan erabiltzen ditugun baliabideak (siteak, google drive, …) eta ikasleekin egiten duguna gure lankideei erakutsi genien. Helburua izan zen beldurra kentzea eta irakasle gehiago animatzea planteamentu honetan sartzera eta aurten unitate digital bat egin  gero ikasgeletan erabiltzeko.
Zer egiten dugun, nola egiten dugun, dauzkagun oztopoak, abantailak, …  komentatuko dizkizuegu eta zuen ideiak, zalantzak,… entzuteko eta baloratzeko prest gaude.

KARMELE HERCE CORDÓN 
JESÚS ALONSO MUÑOZ 
MERTXE CANDINA GUEREDIAGA

lunes, 3 de octubre de 2016

English and ICT

"English and ICT" da Berritzeguneko mintegi bat duela urte asko. Mintegi honetan gure zonaldeko ingelesko irakasle batzuk elkartzen dira hilean behin Uribarri BHI institutuan. Han ikasten dute metodologia berriak teknologia erabiliz, web 2.0ko aplikazioak hizkuntza trebeziak lantzeko: ahozkotasuna, entzumena... Aukera ederra da materialak eta esperientziak elkartrukatzeko.

Mintegi honetan hasiera-hasieratik Zuriñe Alcibarrek parte hartzen du. Irakasle berritzaile eta ingelesa irakasteko gogo erraldoiarekin praktikan jartzen du beti mintegian ikasitakoa. Material hau guztia bere Wikian gordetzen du eta ikasleek badakite ondo non topatu.

Jardunaldi hauetan Zuriñek erakutsiko digu bere Wikia, urte askotako fruitua.


Proiektuak eta Ikt Gymkana

"Gymkana", 2014-15 ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko bi eskola publikoen artean, Eskoriatzako Luis Ezeiza HLHI eta Elgoibarko Herri Eskola, burututako lankidetza proiektu bat da. 

Barcelonada proiektua erreferentziatzat hartuta, eta Eibarko Berritzeguneko laguntzarekin, proiektua moldatu zen 5. eta 6. mailako ikasleekin burutzeko. Proiektuen metodologian oinarriturik, proposatutako azken helburua bikoitza izan zen: Alde batetik, ikasleak bere herriko lekurik esanguratsuenak aukeratu eta toki horietan zehar ibilbide bat prestatzea QR kodeak ibilbidean zehar jarriz, eta bestetik, beste eskola batek prestatutako gymkana batean parte hartzea talde txikietan, horrela, beste herri bat ezagutu eta lagun berriak izateko aukera izanez.