Orain dela urte
batzuk Elexalde institutora ordenagailuen dotazioa heldu zen D.B.H 1. eta 2. mailetako ikasleentzako,
irakasleentzako ordenagailuak, eta geletarako arbela digitalak….
Irakasle
batzuk teknologia berriak gure lanean erabiltzen hasi ginen
Institutoa, bere
kabuz, arbela digital gehiago jartzen joan da geletan eta aurten 50 chromebook erosi
ditu eta bi informatika gela berri antolatu.
15/16 ikasturtean formakuntza
ikastaro bat antolatu genuen; ikastaro honetan irakasle batzuk azken urteotan erabiltzen
ditugun baliabideak (siteak, google drive, …) eta ikasleekin egiten duguna gure
lankideei erakutsi genien. Helburua izan zen beldurra kentzea eta irakasle
gehiago animatzea planteamentu honetan sartzera eta aurten unitate digital bat egin gero ikasgeletan erabiltzeko.
Zer egiten dugun,
nola egiten dugun, dauzkagun oztopoak, abantailak, … komentatuko dizkizuegu eta zuen ideiak,
zalantzak,… entzuteko eta baloratzeko prest gaude.
KARMELE HERCE
CORDÓN
JESÚS ALONSO MUÑOZ
MERTXE
CANDINA GUEREDIAGA
No hay comentarios:
Publicar un comentario