Aspaldiko egia
da teknologia berriek eskura jarri dizkigutela ez oso aspaldi pentsaezinak
ziren eduki multimediak sortzeko baliabideak: argazkiak eraldatu, aldizkariak
maketatu, bideoak sortu, audio grabazioak... gauzatu ditzakegu oso modu
errezean eta emaitzak, aldiz, kalitate handikoak izaten dira.
Urte batzuk
atzera, eskolako irratia erabiltzea gutxi batzuen kontua zen. Alde batetik,
egitura garestia zen, emisorea eta antena barne; bestetik, oso hedapen mugatu
zuen, gehienetan eskola ingurua edo auzoa hartzen zuen; eta, azkenik, ordutegia
zehatz batean, eskola orduetan, baino ezin zen entzun. Gaur egun, ordea,
teknologiari esker irauli egin dugu egoera hori: egitura ez da garestia,
mikrofono bi eta ordenagailu bat nahikoak ditugu oinarrizko irrati-gela
antolatzeko; interneten bidez zabaltzean, mundu osora heda daiteke gure lana;
eta irrati profesionalek joera berriena duten gisa, nahierara entzun daiteke.
Halere,
eskolako irrati digitalaren balioa ez da teknologien erabilpenera mugatzen.
Aitzitik, lanabes ezin aproposagoa dugu ahozkotasuna lantzeko, era formalean
zein ez-formalean. Honetaz guztiaz arituko gara hurrengo ostegunean, urriak 20,
burutuko dugun mintegian.
Goio Ramos, Ugaoko Herri Ikastetxea
No hay comentarios:
Publicar un comentario